undefined

Flaviano eta Nekane golegileak Tacuenseren aurrean

Flaviano eta Nekane golegileak Tacuenseren aurrean

Flavianok eta Nekanek egindako golek garaipena eman zioten Athletic Cluberi Tenerifen jokatu zen partidan. Neurketa…

Flavianok eta Nekanek egindako golek garaipena eman zioten Athletic Cluberi Tenerifen jokatu zen partidan. Neurketa baldintza meteorologiko txarrekin jokatu zen.

Haizea dela eta, alerta laranja egoera zegoen Tenerifeko inguru horretan; beste aldetik, futbol zelaiak zituen neurriak ez ziren onenak hutsuneak aurkitzeko, eta horregatik zurigorriek arazoak izan zituzten lehen zatian gol-aukerak egiteko. Beraz, abagune gutxi, nahiz eta guztiak Joseba Agirreren taldearenak izan. Argiena, Yulema Corresena izan zen, baina bere jurtiketa, langan jo ondoren, kanpora joan zen.

Atsedenaldiaren ondoren zurigorrien eraginkortasunak partida desorekatu zuen Athleticen alde. Nekanek Garaziren pasea luzatu zuen buruz eta Flavianok aprobetxatu zuen lehen gola egiteko. Bigarrenean, protagonistek paperak aldatu zituzten eta Flavianok barne pasea eman zion Nekaneri eta aurrelariak, ezkerrez, ez zuen hutsik egin.