Athletic Club

Dena prest Apoel FC-ren aurka jokatzeko

Dena prest Apoel FC-ren aurka jokatzeko

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Apoel FC UEFA Europa Leagueren 32ko errondaren joanekoari dagokion…

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Apoel FC UEFA Europa Leagueren 32ko errondaren joanekoari dagokion partidarako (21.05, Jonas Eriksson -SWE- San Mames, Bein Sports).

Otsailaren 16an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Anton Fagan UEFAko delegatu eskoziarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiez joango dira. Apoel FC taldearen aldetik kamiseta, prakak eta galtzerdiak horiak izango dira. Atezainei dagokienez, urdinez jantziko dira.

Zelaian 1.300 zale txipretar inguru egongo dira. Zeru garbia Bilbon, 16 gradu, partidaren ordurako 11 espero badira ere.

Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen Apoel FC-eko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin otsailaren 16an bertan.