Gomendioak zaleentzat Zipren
APOEL FC-k Ziprera UEL-ren partida ikustera abiatuko diren zaleei jakinarazteko honako gomendioak helarazi dizkio Athletic…
APOEL FC-k Ziprera UEL-ren partida ikustera abiatuko diren zaleei jakinarazteko honako gomendioak helarazi dizkio Athletic Clubi:
-EZ da topagunerik antolatuko gure zaleentzat.
-Bertoko poliziak autobusak hoteletatik eskoltatuko ditu.
-Kanpoko zaleentzako GSP stadiumean prest dauden ateak 17:30ean irekiko dira (Zipreko ordua) eta Athletic Clubeko jarraitzaileek 18:00etan, hau da partida hasi baino bi ordu lehenago beranduegi jota, barruan beharko lukete.
-Talde txikietan edota bakarka doazen pertsonei stadiumera garaiz joatea gomendatzen zaie eta kontuz ibiltzea hirian zeharkako mugimenduetan.
-Behin partida amaitu eta gero, zaleak euren jesarlekuetan zain geratuko dira. Horren inguruko abisuak eskainiko dira megafoniaren bitartez.
Halaber, Athletic Clubek gogoratu nahi die bere bazkide eta jarraitzaileei europar lehiaketetan, segurtasun arautegia dela eta, ezinbestekoa zela neurketa haietarako sarrerak erostea klubak eta UEFAk ezartzen duten protokoloaren bitartez.
Soilik bide honek bermatzen du UEFAk eta bertoko klubak partidara etorriko direnen nortasuna ezagutzea, etxeko taldeak ezartzen dituen segurtasun guneetan zaleen kokapena ahalbidetuz.
Arestian aipatzen dena bete ezean, klubak berak edota agintariek galarazi diezaiekete sarrera bisitarientzako propio prestatu diren segurtasun guneetarako sarrera ez dutenei edo beste eratako neurriak hartu.
Halaber, baliteke pertsona haiek zelaira sartu ahal izatea, baina segurtasunik gabeko egoeratan, sarrerak bertoko zaleen artean egon baitaitezke.
Azkenik, Ertzaintzak 0034 677999701 telefono zenbakia eskaintzen du Zipren gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri emateko.