undefined

Athletic Clubeko espedizioa Zipren dago

Athletic Clubeko espedizioa Zipren dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Zipren dago, otsailaren 23an, ostegunean, 20:00etan APOEL FC taldearen aurka…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Zipren dago, otsailaren 23an, ostegunean, 20:00etan APOEL FC taldearen aurka UEFA Europa Leagueko 32ko errondaren itzulikoari dagokion partida jokatzeko.

Zurigorriek 08:25ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta horko 13:30ean Larnakako aireportura heldu dira. Hortik autobusez Nicosiako Ziprus Hilton hotelera abiatu dira. Bazkaria 15:00ean izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Ernesto Valverdek eta Etxebarriak (19:15) eta lan saio ofiziala (20:00) egingo da GSP Stadium futbol zelaian.

Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 156 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 108 zaleak.
Zerua garbi dago 18 graduko hozberoarekin.