undefined

Bazkideen datuen eguneratzea

Bazkideen datuen eguneratzea

Komunikazio zuzena eta bakoitzari egokituta lortzeko asmoz, Athletic Clubek bazkideen datuak eguneratzeko kanpaina abian jarri…

Komunikazio zuzena eta bakoitzari egokituta lortzeko asmoz, Athletic Clubek bazkideen datuak eguneratzeko kanpaina abian jarri berri du.

Datuak egiaztatzeko, edo bestela, baliozkotzat jotzeko edo aldatzeko, bazkide bakoitzak Klubeko web orrialde ofizialaren Bazkideen Txokoa atalera sartu beharko du, Bazkidearen Kodeaz eta PIN-az identifikatuz. ‘Datu Pertsonalak’ atalean, Athletic Clubek harremanetan jartzeko dituen datuak aurki daitezke.

Datuak telefonoz egiaztatzeko aukera ere badago, eta horretarako Athletic Clubek ipini duen telefono zenbakiaren bitartez egin daiteke: 94 694 14 72. Era berean, Bazkidearen Kodearekin eta PIN-arekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordutegia hauxe da: 9:00etatik 18:00etara, etengabe.

Datorren martxoaren 9a baino lehen datuak eguneratzen dituzten bazkide guztien artean, Real Club Celta Vigo-Athletic Club Liga Txapelketaren neurketa ikusteko taldearen espedizio ofizialarekin joateko bi pertsonentzako bidaia bat zozketatuko da.