undefined

Sarrerak Donostiarako

Sarrerak Donostiarako

Real Sociedad taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…

Real Sociedad taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, martxoaren 7an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Soberako sarrerak publikoarentzat salduko dira asteazkenean, martxoaren 8an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, bi sarrera pertsoneko.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea, honako formularioa erabiliz.