
Bazkideentzako aukera VIP Arean sarrerak erosteko
Bazkideentzako aukera VIP Arean sarrerak erosteko
Martxoaren 17az geroztik, astelehenarekin, 12:00etatik aurrera, Athletic Clubeko bazkideek aukera izango dute San Mames VIP…
Martxoaren 17az geroztik, astelehenarekin, 12:00etatik aurrera, Athletic Clubeko bazkideek aukera izango dute San Mames VIP Areako sarrerak partida soltetan erosteko (“Match Day”) prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere jesarlekuaren lagapena onartzen du eta klubak salgai ipini ahal izango du partida zehatz horretan.
Sarrerak Athletic Clubeko webgune ofizialean soilik erosi ahal izango dira, “Sarrerak” atalean “VIP Sarrerak bazkideentzat” sekzioan hain zuzen ere. Horretarako bazkide kodea eta dagokion PIN sartzea beharrezkoa izango da. Bazkideek VIP Arearako sarrerak erosi ahal izango dituzte partida hasi baino 48 ordu lehenagora arte.
Bazkide bakoitzak sarrera bana erosi ahal izango du 16/17 denboraldiko partida bakar baterako (RCD Espanyol, UD Las Palmas, Real Betis edo CD Leganes).
Klubak ezarritako prezioa 60€an dago VIP sarrera bakoitzeko. Erosten den sarrera besterenezina da eta SMVAra sartzeko, sarrerarekin batera NAN eta bazkide karneta erakutsi beharko da.