
Georgios Samaras Thinking Football-en egongo da
Georgios Samaras Thinking Football-en egongo da
Georgios Samaras erdiko aurrelari greziarra datorren astelehenean 20:00etan Bbk aretoan egongo da Thinking Football Film…
Georgios Samaras erdiko aurrelari greziarra datorren astelehenean 20:00etan Bbk aretoan egongo da Thinking Football Film Festival 2017ren barruan Celtic Soul (Michael McNamara, 2016) filmaren proiekzioan. Filmak Celticeko bi jarraitzaile sutsuren historia kontatzen du, Jay Baruchel aktorearena eta Eoin O’ Callaghan kazetariarena, Canadarik Gasglow-ra, euren familien jatorria eta Celtic Ffotball Club-en dimentsio soziala, historikoa eta kulturala ezagutuz.
Samaras-ek filmaren ondoren Michael McNamara zuzendariarekin eta Eoin O’Cllaghan kazetariarekin hitz egingo du Celtic Football Clubek esan nahi duenaren inguruan.
Samaras Eskoziako club historikoaren aurrelari izan zen 2008 eta 2014 bitartean, 150 partidu baino gehiago jokatu zituen eta 48 gol sartu. Gaur egun, Georgios Samaras Real Zaragozako jokalaria da, eta Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio club honi aurrelari greziarra Thinking Footballen egoten lagundu duelako.