Athletic Club, Korrika 20rekin bat
Apirilaren 9an, igandean, Korrika 20ak Iruñean bukatu du euskararen aldeko ibilbidea eta Athletic Clubek, bere…
Apirilaren 9an, igandean, Korrika 20ak Iruñean bukatu du euskararen aldeko ibilbidea eta Athletic Clubek, bere Fundazioaren bitartez, berriro ere, parte hartu du. Edizio honetan erositako kilometroa San Mamesen korritu da 20:07an eta bertan klubeko ordezkariak (batzakideak, jokalariak eta gainerako langileak) presente egon dira.
Kilometroa San Mameseko 20. atearen inguruan hasi da eta Licenciado Poza kalean lekukoa EITB-ri eman zaio.