undefined

Las Palmasen aurka, europar pasiodun barikua San Mamesen

Las Palmasen aurka, europar pasiodun barikua San Mamesen

Athletic Club-UD Las Palmas partidarako sarrerak publikoaren prezio erdian erosteko aukera eskaintzen die bere bazkideei…

Athletic Club-UD Las Palmas partidarako sarrerak publikoaren prezio erdian erosteko aukera eskaintzen die bere bazkideei Athletic Clubek. Neurketa apirilaren 14an, barikuan, jokatuko da San Mamesen 20:45etatik aurrera.

Publikorako sarreren prezioak 15 eta 65 euro bitartean egongo dira. Umeen sarrerak 10 euroan.

Sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek San Mameseko txarteldegietan aukera izango dute sarrera bi gehienez bazkide txarteleko honako egun eta ordutegietan:

• Apirilak 11, asteartea, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Egun horretan sarrerak bazkideentzat esklusiboki salduko dira.
• Apirilak 12, asteazkena, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Egun horretan sarrerak bazkideentzat esklusiboki salduko dira.
• Apirilak 13, osteguna, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
• Apirilak 14, ostirala, 10:30etatik 13:00etara eta 18:30etatik aurrera.

Elkarrekin egoteko aukera prezio erdian ere
Aldi berean eta arestian aipatzen denaren haritik, hau da bazkideek sarrerak prezio erdian erosteko aukeraz , eta bazkideen jesarlekuen inguruan leku libre gutxi daudenez gero, sarrerak elkarrekin erosteko aukera dago. Nola? Hala gura duten bazkideek aukera daukate gehienez hiru sarrera erreserbatzeko Hego Goiko Harmailan.
Hauetariko bat doakoa izango da (bazkideari dagokiona) eta bestea edo beste biak, eskatutakoaren arabera, publikoaren prezio erdian erosi ahal izango dira.
Bazkide txartelaren barra-kodea baliogabetuko da partida honetarako eta bere jesarlekua salgai ipiniko da.
Interesa duten bazkideek izena eman dezakete webguneko Bazkideen Txokoan apirilaren 7ko 18:00etatik, barikuan, apirilaren 10eko 12:00ak arte, astelehenean.
Klubak, prezio erdiko deskontua egin eta gero, 25 euroko 100 sarrera, 20 euroko 250 sarrera eta 15 euroko 450 sarrera erreserbatu ditu. Eskatzaileek gura duten prezioa aukera dezakete. Eskakizunak sarreren kopurua gaindituz gero zozketa egingo litzateke apirilaren 10ean, astelehenean, 13:00etan.
Arestian aipaturiko prezio baten edo biren sarrerak agortuko balira, tokatu zaion azkenaren ondorengoei beste baten gain-gaineko prezioaren sarrerak esleituko zaizkie.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jaso ahal izango dira publikorako ordutegietan baina bazkideentzako atonduko diren txarteldegi esklusiboetan:
• Apirilak 12, asteazkena, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
• Apirilak 13, osteguna, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
• Apirilak 14, ostirala, 10:30etatik 13:30etara eta 18:45etatik aurrera.

Publikorako internet bitarteko salmenta:
Apirilak 13, ostegunean eta apirilaren 14an, ostiralean.