Athletic Club

Porrot gogorra jasan du Tenerifeko Granadillaren aurka

Porrot gogorra jasan du Tenerifeko Granadillaren aurka

UD Granadilla Tenerifek 4 Athletic Clubek 0 Athleticek 4-0 galdu du La Hoya del Pozon…

UD Granadilla Tenerifek 4 Athletic Clubek 0

Athleticek 4-0 galdu du La Hoya del Pozon jokatutako partidan Granadilla Egatesaren kontra. Virgy (2), Sara Tui eta Ayano etxekoen golegileak izan dira.

Hasierako minutuetan partidak ez zuen menderatzaile argia izan eta etxekoek bere lehen kornerra aprobetxatu zuten markagailuan aurreratzeko. Kackie Simpsonek arean jarri zuen alboko sake bat eta zurigorriek kornerrera bidali zuten baloia. Piscok ertzetik ateratzeko ardura hartu zuen eta bigarren zutoinean Sara Tui agertu zen lehen gola egiteko. Joseba Agirreren taldeak ez zuen astirik erreakziorako eta lau minutu geroago Virgyk besoak erabili zuen baloia kontrolatzeko eta bere jaurtiketa Ainhoaren ate barrura sartu zen. Hortik aurrera, zuri-gorriek partidaren kontrola hartu zuten eta gol aukerak heldu ziren: lehendabizikoa Nekanek izan zuen, Noelaiaren aurrean agertu zen eta bere jaurtiketa etxekoen atezainak kornerrera bidali zuen; kornerrean, Nekaneren burukada gora joan zen. Lehen zatiko azken aukera leiak izan zuen, baina ez zuen asmatu bakarrik zegoenean.

Bigarren zatian, estraineko aukerak zurigorriak izan ziren, baina ezkerreko erdiraketa batez, Ayankok, buruz, hirugarrena egin zuen. Leoiak golaren bila joan ziren eta zazmi minutu geroago, Virgyk kontra bat aprobetxatu zuen laugarrena lortzeko.

Azken finean, porrota mingarria eta, apirilaren 25ean, 18:30etatik aurrera, FC Bartzelonaren bisita izango du Joseba Agirreren taldeak Lezaman.