Sarrerak Gasteizerako
Deportivo Alavesek 651 sarrera bidali dio Athletic Clubari Deportivo Alavés-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko sarrerak…
Deportivo Alavesek 651 sarrera bidali dio Athletic Clubari Deportivo Alavés-Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke apirilaren 28tik, ostirala, 10:00etatik, asteartera arte, maiatzak 2, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa maiatzaren 2an, asteartean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 70 €-koa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira ostegunean, maiatzaren 4an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.