
Zale bisitarientzako sarrerarik ez Vicente Calderonen
Zale bisitarientzako sarrerarik ez Vicente Calderonen
Maiatzaren 21ean Madrilen jokatuko den Club Atletico Madril eta Athletic Cluben arteko partidarako ez da…
Maiatzaren 21ean Madrilen jokatuko den Club Atletico Madril eta Athletic Cluben arteko partidarako ez da zale bisitarientzako sarrerarik egongo, Atletico Madrilek jakinarazi baitzion Athletic Clubi ezinezkoa izango zela.
Atletico Madrilek Vicente Calderon Estadioan jokatuko duen azken partida denez, Wanda Metropolitanora joan baino lehen, bere bazkide eta peñen aldetik dagoen eskaera edukiera baino askoz handiagoa den neurrian, ezin dute gure zaleentzako sarrerarik bidali.
Club Atletico Madrilek hara bidaiatzeko interesa zuten Athletic Clubeko bazkide zein zaleei bere barkamena eskatu gura die.