Gorka Iraizozen agurra
Josu Urrutia presidenteak eta Gorka Iraizoz jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan, nafar atezainaren agurra…
Josu Urrutia presidenteak eta Gorka Iraizoz jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan, nafar atezainaren agurra iragartzeko, ez baitu hurrengo denboraldian gurean segituko.
Atezainari agur esateko aldagelako taldekideak, senideak, batzakideak eta klubeko langileak batu dira leporaino zegoen Lezamako prentsa aretoan.