undefined

Athletic Clubek UEFA Europa League jokatuko du

Athletic Clubek UEFA Europa League jokatuko du

Kopa finala jokatu eta gero, Athletic Clubek 2017/2018 denboraldiko UEFA Europa League jokatuko du. Gure…

Kopa finala jokatu eta gero, Athletic Clubek 2017/2018 denboraldiko UEFA Europa League jokatuko du. Gure taldearen 30. europar sailkapena da eta laugarrena erreskadan azken lau denboraldiotan. Honako antzeko gertaera bat ez zen gertatzen pasa den mendeko laurogeietako hamarkadatik, bost izan bait ziren sailkapenak erreskadan 1982/83 denboralditik 1986/87 denboraldira bitartean.

Athletic Cluben ibilbidea sailkapeneko hirugarren errondan hasiko da. UEFAk ezarritako daten arabera, joaneko partida uztailaren 27an jokatuko da eta itzulikoa abuztuaren 3an. Arerioa ezagutzeko zozketa uztailaren 14an burutuko da.