undefined

Athleticek Euskal Herriko Koparen finalaren txartela eskuratu du

Athleticek Euskal Herriko Koparen finalaren txartela eskuratu du

Athletic Clubek Euskal Herriko Kopan finalaren txartela lortu du, Tabiran jokatutako kanporaketan. Zuri-gorriek 6-0 irabazi…

Athletic Clubek Euskal Herriko Kopan finalaren txartela lortu du, Tabiran jokatutako kanporaketan. Zuri-gorriek 6-0 irabazi diote Oiartzun KEri. 4-0ko markagailuarekin joan da partida atsedenaldira, eta bigarren zatian Joseba Agirreren taldeak bi gol gehiago egin dizkio Oiartzunari. Golegileak: Irune (3), Yulema C., Jone Ibañez eta Ibarra izan dira.

Lehendabiziko gola 15. minutuan heldu da; Morazak eskuinetik erdiratu du eta area barruan Yulemak hartu du baloia lehen gola egiteko. Athleticeko unerik onenak heldu dira: Morazaren errematea langan jo ondoren ez da sartu; hurrengoan, Jone Ibañezek ez du huts egin eta bigarrena lortu du. Handik aurrera, Oiartzun golaren bila joan da eta bi aukera izan ditu. Dena den, kontraeraso batean, Murua atezainaren aurrean azaldu da eta hirugarrena egin du. Atsedenaldira heldu baino lehen, Ibarrak bere kalitatea erakutsi du eta Oihanaren aurrean, laugarrena egin du.

Bigarren zatian, Irune Muruak, beste bi gol egin ditu kanporaketa erabakita zegoenean.

Athletic: Andere; Lizaso, Irune M., Iraia, Y.Corres, Jone Ibáñez (min. 46, V. Gimbert), Eunate, Ibarra, Marta Perea (min. 46, Irune Maza), Abrisketa (min. 46, Erika) eta Leia (min. 7, Moraza).

Oiartzun: Oihana; Joana (min. 19, Ane Pérez), Amaia, Napo (min. 46, Eztizen), Nekane, Pipe (min. 46, Silvia), Jone (min. 62, Eguzkiñe), Arene (min. 50, Marina), Irantzu (min. 55, Evelyn), Sara eta Nerea.

Arbitroa: Iñaki Alzola; laguntzaileak: Igor Gutiérrez eta Jorge Vidal.

Golak: 1-0, min. 15, Y. Corres; 2-0, min. 17, Jone Ibáñez; 3-0, min. 34 , Irune M., 4-0, min. 39, Ibarra; 5-0, min. 52, Irune M., 6-0, min 65, Irune M.