undefined

Batzar Nagusiaren eraketa

Batzar Nagusiaren eraketa

Athletic Clubeko Bazkide Konpromisarioak aukeratzeko prozesuaren amaierarekin batera, Hauteskunde Batzak honen emaitzak argitaratu ditu Klubeko…

Athletic Clubeko Bazkide Konpromisarioak aukeratzeko prozesuaren amaierarekin batera, Hauteskunde Batzak honen emaitzak argitaratu ditu Klubeko Iragarki Taulan (Ibaiganen)

Halaber, bazkideek euren izaera kontsulta dezakete Athletic Clubeko webgune ofizialean (www.athletic-club.eus) “Bazkideen Txoko”-an hain zuzen ere. Aldi berean, aukeratuak izan diren bazkide konpromisario guztiei eskutitz agiridun bana bidaliko zaie euren izaera baieztatzeko. Horren ondorioz, eskubidea izango dute 2017ko uztailaren 1-aren geroztik 2021eko ekainaren 30era bitartean burutuko diren Athletic Cluben Batzar Nagusi guztietan parte hartzeko.

Bazkide konpromisarioen izendapenaren inguruko erreklamazio epea 2017ko ekainaren 5ean amaituko da. Erreklamazioak Hauteskunde Batzaren aurrean aurkeztu beharko dira, helegitearen zioa argudiatuz. Batzordeak jaso ondorengo bost eguneko epean erabakiko du, bestelako helegiterik aurkezteko inolako aukerarik gabe.

HAUTESKUNDE BATZA
2017ko maiatzaren 29an