undefined

Lagunartekoa Liverpool FC-en aurka Dublinen

Lagunartekoa Liverpool FC-en aurka Dublinen

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du abuztuaren 5ean, larunbatean, 18:15etatik aurrera Liverpool FC taldearen aurka…

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du abuztuaren 5ean, larunbatean, 18:15etatik aurrera Liverpool FC taldearen aurka Dublineko Aviva Stadiumean.

Hauxe da lehenengo aldia talde biek jokatzen dutela 1983 urteko europar kanporaketaz geroztik. Europako Kopako lehia bikoitz horretan joaneko partida hutsean amaitu zen eta gorriek 0-1 irabazi zuten San Mamesen Ian Rushen golari esker.

Athletic eta Liverpoolen arteko estreinaldia Europan 1968/69 denboraldiaren Hirietako Ferien Kopako final-hogeita hamabirenetan izan zen. Ingelesek, San Mameseko 2-1ekoa berdindu zuten Anfield zelaian, eta penalti-txandak oraindik ezarri ez zirenez, kanporaketa txanpon-jaurtiketaz erabaki zen zuri-gorrien alde.