Yeray Alvarezen egoera
Yeray Alvarez: Jokalariak 2016ko abenduan antzeman eta operatu zioten tumore testikularrari zegokion zaintza aktiboaren azken…
Yeray Alvarez: Jokalariak 2016ko abenduan antzeman eta operatu zioten tumore testikularrari zegokion zaintza aktiboaren azken kontrola pasatu du 2017ko ekainaren 12an.
Bertan egin zaion froga erradiologikoan tratatu beharreko anomalia bat antzeman zaio (adenopatia) eta hurrengo egunotan jokalariak sendagile espezialistek ezarritako tratamendu osagarria hartzeari ekingo dio (kimioterapia).
Gaur, ekainaren 13an, jokalariak espainiar 21 urte azpiko selekzioaren egonaldia utziko du. Bajan pairatuko beharko du epea hiru hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera.
Bere gaixotasuna ezagutu zen unetik bertatik adierazi genuen bezala, Athletic Club Yeray Alvarezen esanetara dago eta errespetua eta diskrezioa eskatzen ditu jokalariaren eta bere senitartekoen intimitatearekiko.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK

