
Athletic Club, LaLiga Promises txapelketan
Athletic Club, LaLiga Promises txapelketan
Athletic Clubek parte hartuko du, ekainaren 15etik 18ra bitartean, kumeen mailako LaLiga Promises txapelketan. Bertan…
Athletic Clubek parte hartuko du, ekainaren 15etik 18ra bitartean, kumeen mailako LaLiga Promises txapelketan. Bertan 2016-17 denboraldian LaLiga Santander jokatu duten taldeen ordezkariek hartuko dute parte.
Talde zuri-gorriak txapelketara bidaliko duen ordezkaritza 2005ean jaiotako jokalariek osatuko dute, adiskidetutako klubetatik eta Teknifikazio Zentroetatik aukeratuak.
Arestian aipaturiko taldearen konfigurazio honen bitartez, Athletic Clubek bere ezagutza egin nahi die adiskidetutako klubetan eta teknifikazio zentroetan diharduten jokalariei eta, aldi berean, gure herrialdean eta hortik kanpo lanean ari diren kaptadoreei.
Txapelketa Vila-real CF-eko Pamesa Kirol Hirian jokatuko da, futbol 7 erara.