
Emakumezkoen taldeak finala jokatutko du bihar Getxon
Emakumezkoen taldeak finala jokatutko du bihar Getxon
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak finala jokatuko du bihar, eguerdiko 12:15etatik aurrera, Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol…
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak finala jokatuko du bihar, eguerdiko 12:15etatik aurrera, Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol Txapelketan, Faduran, At. Madrilen aurka.
Gaur jokatutako partidetan, Joseba Agirreren taldeak 3-0 irabazi dio FC Bartzelonari; eta 1-3 Bizkerre taldeari. Beraz, zuri-gorriak lehenengo taldearen liderrak izan dira porrotta ezagutu barik. Bigarren multoan, At Madril irabazlea izan da, bere bi partida irabazi ondoren.
Lehendabiziko partidan, FC bartzelonak 2-0 irabazi dio Bizkerreri. Zuri-gorriek argi eta garbi irabazi diote FC Bartzelonari. Lucía Garciak bi gol egin ditu eta partidaren azken uneetan, jone Ibáñezek irugarrena egin du.
Datuak:
Athletic Club: A. Leguina; Moraza, Nekane, Iraia, Eunate, Lucía García (min. 32, Azkona), Maite (min. 29, Damaris), Ainhoa A., Erika V., V. Gimbert eta Sierra (min. 29, Marta Perea).
F.C. Bartzelons: Font; Pujadas, Laia, Rovirola (min. 32, Berta), Anna, Armengol, Paula, Candela, Tere, Sofi (min. 32, Laura) eta Sara.
Arbitroa: Rodríguez Martín; laguntzaileak Villanueva Amorrortu eta Calleja Romero.
Golak:
1-0, min. 27, Lucía García
2-0, min. 29, Lucía García
3-0, min. 34, Azkona
Athletic-aren bigarren partidan, zuri-gorriek 3-1 irabazi diote Bizkerreri. Jone Ibáñezek lehen gola lortu du 3. minutuan; Maríak partida berdindu du 12an, baina Azkonak eta Jone Ibáñezek garaipena eman diote Joseba Agirreren taldeari.
Datuak:
Bizkerre: Lezuri; Aintzane, Sara, Piji, Momo, Amaia, María, Abalia (min. 18, Uxue), Fabi, Pardo (min. 27, Amets) eta Diana.
Athletic Club: J. Guarrotxena; Nekane (min. 13, Lucía García), Jone Ibáñez, Marta Perea, Damaris, Naroa, María Blanco, Sierra, Azkona, Maza eta Monente.
Arbitroa: Calleja Romero; bere laguntzaileak: Villanueva Amorrortu eta Rodríguez Martín izan dira.
Golak:
0-1, min. 3, Jone Ibáñez
1-1, min. 12, María
1-2, min. 35, Azkona
1-3, min. 44, Jone Ibáñez