
Aldaketa: FC Basel izango da arerioa uztailaren 12an
Aldaketa: FC Basel izango da arerioa uztailaren 12an
Athletic Cluben arerioa aldatu da denboraldi-aurrean jokatuko den Challenge Leagueren lehen partidan, eta FC Basel…
Athletic Cluben arerioa aldatu da denboraldi-aurrean jokatuko den Challenge Leagueren lehen partidan, eta FC Basel izango da Servette FC-ren ordez.
Lehia toki eta data berean jokatuko da, hots, Stade Christ Roi, Lens, 19.00etan.
FC Basel Suitzako Superligaren txapelduna da 2010az geroztik erreskadan, eta aurtengo denboraldian Suitzako Kopa irabazi du ere.
Suitzarrak Athletic Cluben arerioa izan ziren 1976/77 denboraldiko UEFAko Kopan -finala galdu zuen Athleticek Juventusen aurka-, final hamaseirenetan hain zuzen ere. Kanpoan banako berdinketarekin amaitu zen lehia eta San Mamesen 3-1 irabazi zuen gure taldeak.