undefined

Athletic Cluben ohar argigarria

Athletic Cluben ohar argigarria

Gaurko egunean CA Osasunak argitaratu duen agiriaren harira, Athletic Clubek honako hau esan gura du:…

Gaurko egunean CA Osasunak argitaratu duen agiriaren harira, Athletic Clubek honako hau esan gura du:


1. Athletic Clubek nagikeria eta isekaren inguruko gezurrezko salaketak espresuki errefusatzen ditu, argi eta garbi eta errespetu osoz jokatu baitu Club Atletico Osasunarekiko Jesus Areso jokalaria kontratatzeko orduan.

a.Asteartean, 2017ko uztailaren 4an, Athletic Clubek Club Atletico Osasunari jakinarazi zion bere asmoa erakunde nafarrak eta jokalariak bere lan kontratuan adostuta zeukaten deuseztatze klausula ordaintzeko.
Kontaktuak telefonoz burutu ziren, lehenengo eta behin presidentearekin (ezinezkoa izan zen komunikazioa lortzea) eta, ostean, zuzendari orokorrarekin. Azken honekin izandako elkarrizketan, Club Atletico Osasunak hasiera batean operazioa lekualdaketa baten bitartez egin daitekeela planteaiatzen du.

b.Asteazkenean, 2017ko uztailaren Club Atletico Osasunak telefonoz jakinarazten dio Athletic Clubi operazioa ezin dela inondik ere egin lekualdaketa baten bitartez eta Athletic Clubek jokalaria kontratatzeko duen bide bakarra deuseztatze klausula ordaintzea dela.

c.Ostegunean, 2017ko uztailaren 6an, Athletic Clubek idatziz jakinarazten dio Club Atletico Osasunari hurrengo egunean, hots, uztailaren 7an, jokalariaren deuseztatze klausularen kopurua ezarriko zela Futbol Profesionaleko Ligan.


2. Jakina, Club Atletico Osasunak zehazten ditu, kasu bakoitzean, bere jokalarien irteera baldintzak kontratatu nahi dituzten klubetara. Gure erakundeari dagokionez, Athletic Clubek sinpleki bete ditu, beti ere aurrez aurretik eta zuzenean nafar erakundearekin harremanetan sartu eta gero.