Crans Montana, uztailak 14
Athletic Clubeko lehen taldeak lan saio bikoitza egin du Crans Montanako Terrain Des Palettes futbol…
Athletic Clubeko lehen taldeak lan saio bikoitza egin du Crans Montanako Terrain Des Palettes futbol zelaian uztailaren 14an, 10:00etatik aurrera goizean eta bi ordutegi ezberdinetan arratsaldean.
Goizeko saioan lan fisikoak bete du tarte handi bat eta ostean baloiak protagonismoa hartu du.
Arratsaldean lantaldeak bi multzotan banatu da. Lehen talde batek 17:30ean entrenamendua izan du eta bigarrenak 18:30ean ekin dio lanari.
Larunbatean, uztailaren 15ean, Athleticek denboraldi-aurreko bigarren lagunarteko partida jokatuko du, kasu honetan FC Sionen aurka, Lensen, 19:00etan.