undefined

Europar pasiodun uda San Mamesen

Europar pasiodun uda San Mamesen

Athletic Club-FC Dinamo Bucuresti partidarako, abuztuaren 3an, 20:45ean San Mamesen jokatuko dena, publikorako sarrerak 15…

Athletic Club-FC Dinamo Bucuresti partidarako, abuztuaren 3an, 20:45ean San Mamesen jokatuko dena, publikorako sarrerak 15 eta 65 euro bitartean eskaintzen ditu Athletic Clubek. Umeentzako sarrerak 10 euroan egongo dira. Txarteldegietan bakarrik izango dira salgai, aukera dagoen bitartean.

Sarrerak klubeko WEBGUNE OFIZIALEAN www.athletic-club.eus eskuratu ahalko dira uztailaren 25eko 10:30etatik aurrera eguneko 24 orduetan.

SAN MAMESEKO TXARTELDEGIETAN honako egun eta ordutegietan erosi ahal izango dira:

Asteartea, abuztuak 1, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Asteazkena, abuztuak 2, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Osteguna, abuztuak 3, 10:30etatik 13:00etara eta 18:30etatik aurrera.

Publikoak lau sarrera pertsonako bakarrik eros ditzake sarrera guztiak agortu arte.