
Athletic Clubeko espedizioa Errumanian dago
Athletic Clubeko espedizioa Errumanian dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Errumanian dago, uztailaren 27an, ostegunean, 20:30ean (bertoko ordutegia) FC Dinamo…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Errumanian dago, uztailaren 27an, ostegunean, 20:30ean (bertoko ordutegia) FC Dinamo Bucuresti taldearen aurka UEFA Europa Leagueko Q3 errondaren joanekoari dagokion partida jokatzeko.
Zurigorriek 09:15ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta horko 13:15ean Bukaresteko aireportura heldu dira. Hortik autobusez hiriburuko Marriott hotelera abiatu dira. Bazkaria 15:00etan izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Aymeric Laportek (18:30) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo da National Arena futbol zelaian.
Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 81 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 36 zaleak.
Zerua garbi dago Bukaresten 28 graduko hozberoarekin.