Dena prest Bukaresten jokatzeko
Dena prest dago Bukaresten UEFA Europa Leagueren Q3 errondaren joanekoari dagokion partida, FC Dinamo Bucuresti…
Dena prest dago Bukaresten UEFA Europa Leagueren Q3 errondaren joanekoari dagokion partida, FC Dinamo Bucuresti eta Athletic Cluben artekoa (19:30 -20:30 Errumanian- National Arena, Tore Hansen-NOR-, Bein Sports).
Uztailaren 26an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da National Arena futbol zelaian, UEFAko delegatuaren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Bigarren janzkerarekin jantziko da gure taldea, hau da kamiseta beltza, praka beltzak eta galtzerdi beltzak, eta atezainak urdinez joango dira.
FC Dinamo taldearen aldetik kamiseta gorria izango da, praka zuriak eta galtzerdi gorriak izango dira. Atezainei dagokienez, kamiseta orlegia, praka beltzak eta galtzerdi orlegiak izango dira.
Zelaian 20.000 ikusle inguru egongo dira, hauetatik ia 100 zale zuri-gorri. Zerua lainoturik dago Bukaresten, 24 graduko hozberoarekin.
Ordezkaritza instituzionalak bazkari instituzionala egingo du FC Dinamo Bucuresti taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin uztailaren 26an bertan.