undefined

Athletic Clubeko espedizioa Grezian dago

Athletic Clubeko espedizioa Grezian dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Grezian dago, abuztuaren 17an, ostegunean, 21:30ean (bertoko ordutegia) Panathinaikos FC…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Grezian dago, abuztuaren 17an, ostegunean, 21:30ean (bertoko ordutegia) Panathinaikos FC taldearen aurka UEFA Europa Leagueko play-off errondaren joanekoari dagokion partida jokatzeko.

Zurigorriek 09:10ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta horko 13:00etan Atenaseko aireportura heldu dira. Hortik Sofitel hotelera abiatu dira. Bazkaria 14:00etan izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Iker Muniain (18:15) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo da Apostolos Nikolaidis futbol zelaian.

Jon Muñoz batzakidea espedizio buru izan da. Hegaldian 106 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 60 zalek.

Zerua garbi dago Atenasen 34 graduko hozberoarekin eta %87ko hezetasunarekin.