
Bazkideentzako aukera VIP Arean sarrerak erosteko
Bazkideentzako aukera VIP Arean sarrerak erosteko
Abuztuaren 17az geroztik ostegunarekin, Athletic Clubeko bazkideek aukera izango dute San Mames VIP Areako sarrerak…
Abuztuaren 17az geroztik ostegunarekin, Athletic Clubeko bazkideek aukera izango dute San Mames VIP Areako sarrerak partida soltetan erosteko (“Match Day”) prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere jesarlekuaren lagapena onartzen du eta klubak salgai ipini ahal izango du partida zehatz horretan. Bazkide bakoitzak sarrera bana erosi ahal izango du 2017/18 denboraldiko partida bakar baterako
Sarrerak Athletic Clubeko webgune ofizialean soilik erosi ahal izango dira, “Sarrerak” atalean “VIP Sarrerak bazkideentzat” sekzioan hain zuzen ere. Horretarako bazkide kodea eta dagokion PIN sartzea beharrezkoa izango da. Bazkideek VIP Arearako sarrerak erosi ahal izango dituzte partida aurreko eguneko gaueko 24:00etara arte.
Klubak ezarritako prezioa 60€an dago VIP sarrera bakoitzeko. Erosten den sarrera besterenezina da eta SMVAra sartzeko, sarrerarekin batera NAN eta bazkide txartela erakutsi beharko da.
Halaber, eskuragarri daude Athletic Clubeko web ofizialean, “Sarrerak” atalean hain zuzen ere, VIP Arearako sarrerak denboraldiko partida guztietarako.
