Sarrerak Eibarrerako
SD Eibarrek 224 sarrera bidali dio Athletic Clubari SD Eibar-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko sarrerak…
SD Eibarrek 224 sarrera bidali dio Athletic Clubari SD Eibar-Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abuztuaren 18tik, ostirala, 13:00etatik, abuztuak 20rarte, igandea, 24:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa abuztuaren 21an, astelehenean, 09:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 50 eurokoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, abuztuaren 22an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.