undefined

Athletic Club Museoaren inaugurazioa

Athletic Club Museoaren inaugurazioa

Athletic Club Museoak, San Mamesen kokatuko dena, ateak irekiko ditu irailaren 1ean, ostiralean, etengabeko ordutegian,…

Athletic Club Museoak, San Mamesen kokatuko dena, ateak irekiko ditu irailaren 1ean, ostiralean, etengabeko ordutegian, 10:00etatik 20:00etara hain zuzen ere.

Inaugurazio instituzionala aurreko egunean, hilaren 31an, egingo da, 18:00etan.

Athletic Clubek inaugurazio ofizialerako hogeita hamar gonbidapen zozketatuko ditu bazkide, peñazale eta Club Athleticen partaideen artean. Bazkideek Bazkideen Txokoan inskribatu beharko dira; Club Athleticen partaideek e-posta bidali beharko dute [email protected] izen-abizenak, e-posta eta telefono mugikorraren zenbakia utziz. Azkenik peñazaleek gauza bera egin beharko dute [email protected] helbidean, abuztuaren 29ko 18:00ak baino lehen.

Informazio praktikoa ordutegi eta prezioei dagokienez web honetan bertan argitaratuko da hurrengo egunetan.

*Hedabideek euren akreditazioa e-postaz egin beharko dute ([email protected]) abuztuaren 29ko 20:00ak baino lehen.