
Seigarren Euskal Herriko Kopa Athletic Clubentzat
Seigarren Euskal Herriko Kopa Athletic Clubentzat
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Koparen zazpigarren edizioa eskuratu du Elgoibarren jokatu den finalean…
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Koparen zazpigarren edizioa eskuratu du Elgoibarren jokatu den finalean Real Sociedad 3-0 mendean hartuz. Gure taldearen golak Garazik, Nekanek eta Erikak egin dituzte.
Abuztuaren 27an jokatu denarekin Athletic Clubek jada sei aldiz irabazi du Euskal Herriko txapelketa hau (Bakion 2011an, Azpeitian 2013an, Bilbon 2014an, Zarautzen 2015ean, Gernikan 2016an eta Elgoibarren 2017an); Real Sociedadek 2012an irabazi zuen Beasainen.
Real Sociedad: Cornejo; Gastearena (Min. 71, Ramajo), Itxaso (min. 60, Titay), Beristain (min. 83, Leyre), Eizagirre (min. 71, Michi), Zornoza, Manu (min. 60, Baños), Chini, Paola (min. 83, Iraia), Mendoza eta Bea.
Athletic Club: Ainhoa (1); Moraza (min. 77, Ainhoa A.), Garazi, Nekane (min. 67, Jone ibáñez), J. Flaviano (min. 59, Damaris), Eunate, Lucía García (min. 77, Marta Perea), Erika V. (min. 67, Yulema C.), Leia, V. Gimbert eta Ane Bergara (min. 59, Sierra).
Epailea: Beatriz Arregui, bere laguntzaileak Iragartze Fernández eta Arantza Gallastegui izan dira. Txartel horia erakutsi dizkie Eunate eta Itxasori.
Golak:
0-1, min. 16, Garazi.
0-2, min. 41, Nekane.
0-3, min. 59, Erika.
Bestelakoak: Euskal Herriko Koparen finala, Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian jojkatu da. 500 ikusle inguru.
Athletic Clubek Euskal Herriko Kopa bere VII. edizioan irabazi du, Real Sociedad-i 3-0 irabazita. Garazi, Nekane eta Erika zuri-gorrien golegileak izan dira.
Lehendabiziko gola 16. minutuan heldu da, Garazik, buruz, korner bat Erikak atera duenean. Hiru minutu beranduago, Lucia Garcia zutoinera bidali du baloia. Atsedenaldira abiatzeko hiru minutu falta direnean, Eunatek falta jaurtiketa egin du eta bigarren zutoinean, Nekane agertu da bigarrena lortzeko.
Bigarren zatian, Nekaken berriro bidali du zutoinera eta hiru minutu geroxeago Erikak Leiaren erdiraketa aprobetxatu du 3-0koa egiteko.