undefined

Athletic Club Museoa inauguratu da

Athletic Club Museoa inauguratu da

Athletic Club Museoa inauguratu da arratsalde honetan, abuztuaren 31an, Josu Urrutia presidentea eta zuzendaritza batza…

Athletic Club Museoa inauguratu da arratsalde honetan, abuztuaren 31an, Josu Urrutia presidentea eta zuzendaritza batza buru izan dituen ekitaldian. Haiekin batera Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren ordezkariak daude, kirol-, ekonomi- eta gizarte- arloetako ordezkariekin batera eta baita Athletic Clubeko bazkide, Club Athleticeko partaide eta peñazale ere.

Ekitaldian berrehun persona inguru daude eta bertan Athletic Club Museoa bisitatu ostean presidenteak inaugurazio-hitzaldia eskainiko du.

Museoaren zabaltzea irekiera prozesuaren azken pausua da, atzokoan lehen ehun bazkide, jokalari ohiak eta lehen taldeetako jokalariak egon baitziren instalazioetan.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

Irekiera egunak eta ordutegiak honako hauek dira:

Uda (martxotik urrira): Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara. Igandetan, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.

Negua (azarotik otsailera): Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 19:00etara. Igandetan, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.

Museoa + TOUR San Mames

Tour San Mamesetik, bisitaldi gidatuak ordu erdiro 10:45etatik aurrera, gehienez 25 pertsona taldeko. Museora aurreko bisitaldia gidarik gabekoa da, 10:00etatik aurrera burutzen dena.

Talde-bisitaldiak (Museo + TOUR San Mames)

Talde itxientzako bisitaldientzat (partikularrak, peñazaleak, ikastetxeak…) data eta ordutegia zehaztu behar dira 94 466 11 00 telefonoan edo e-postaz [email protected]

Tarifak

Tarifak honako hauek izango dira:

Museorako sarrerak + TOUR San Mames

Helduak: 14 €
Umeak (6-14): 5 €
Umeak (0-5): Doan

Bazkideak: 6 €
Bazkideak <= 14: Doan

Club Athletic Fundazioa karneta: 6 €
Club Athletic Fundazioa karneta <=14: Doan.

Taldeak: 94 466 11 00 telefonora deitu edo [email protected] e-postara idatzi.

Museorako sarrera

Helduak: 10 €
Umeak (6-14): 3 €
Umeak (0-5): Doan

Bazkideak: 4 €
Bazkideak <= 14: Doan

Club Athletic Fundazioa karneta: 4 €
Club Athletic Fundazioa karneta <=14: Doan