Prentsaurrekoaren laburpena
Josu Urrutia presidenteak, bere ohiko prentsaurrekoan, Athletic Clubek SD Eibarrekin Ander Capa jokalaria hurrengo denboralditik…
Josu Urrutia presidenteak, bere ohiko prentsaurrekoan, Athletic Clubek SD Eibarrekin Ander Capa jokalaria hurrengo denboralditik aurrera guren edukitzeko akordioa iragarri du. Presidentearen esanetan, lekualdatzeak argi uzten du jokalariaren nahi Athletic Cluben jokatzeko eta, bide batez, Sociedad Deportiva Eibar ere errespetatzeko, kontratua baitzeukan 2019ra arte.
Kepa Arrizabalagaren kontratu berritzeari dagokionez, presidenteak kontratua bukatzen duten jokalariekin edozein negoziaketa diskrezioz burutzeko borondatea berretsi egin du eta, aldi berean, gogora ekarri du aurreko komentarioak ez direla onak eta ez dutela bat egiten kluben interesekin.
Denboraldi hasierari buruz galdetuta, Josu Urrutiak azpimarratu egin du Athleticek erakutsi duen lehiakortasuna, bai UEFA Europa Leaguen eta baita ere Ligako lehen partidetan, azken urteotan erakutsi duen lehiakortasuna, alegia. Zentzu honetan Athletic bezalako klub batentzat harrobiarekin egiten den lanak duen garrantzia aipatu du, gaur egungo lehen taldean dagoen Lezamako jokalarien kopuru handia dela eta bere poztasuna azalduz.
Halaber, presidenteak adierazi du Ohiko Batzar Nagusia urriaren 4an egingo dela, Euskalduna Jauregian hain zuzen ere.

