
Dena prest FC Zoryaren aurka jokatzeko
Dena prest FC Zoryaren aurka jokatzeko
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FC Zorya UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari…
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FC Zorya UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (19:00, Halis Ozkahya -TUR- San Mames, BeIN Sports).
Irailaren 28an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Jovan Surbatovic UEFAko delegatu serbiarraren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz joango dira. FC Zorya taldearen aldetik kamiseta beltza, praka zuriak eta galtzerdi beltzak izango dira. Atezainei dagokienez, orlegi argiz jantziko dira.
Zelaian 40 zale ukrainiar inguru egongo dira. Zeru argia Bilbon, 24 gradu, partidaren ordurako 21 espero badira ere.
Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen FC Zorya taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin irailaren 28an bertan.