Letrak eta Futbola 2017, aurkezpena
Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbolaren beste edizio bat aurkeztuko du San Mames VIP Arean…
Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbolaren beste edizio bat aurkeztuko du San Mames VIP Arean datorren urriaren 10ean. Ekitaldia 19:30ean izango da, eta bertan David Siefer idazle alemaniarrarekin solasaldia egongo da (besteak beste “Maldito Karma”, “Jesús me quiere” eta “Una familia feliz” liburuen egilea da) literatura, futbola eta umoreari buruz. Hizketaldia Txani Rodriguez kazetariak gidatuko du. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.
Letrak eta Futbola Athletic Club Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Bibliotekaren eskutik egiten da, eta Euskaltel babesle nagusia izanik.