
Bigarren Gazte Eguna, Sevillaren aurka
Bigarren Gazte Eguna, Sevillaren aurka
Athletic Clubek 2017/18 denboraldiari dagozkion Ligako hamar partida aukeratu ditu gazteriaren presentzia San Mamesen sustatzeko.Hogeita…
Athletic Clubek 2017/18 denboraldiari dagozkion Ligako hamar partida aukeratu ditu gazteriaren presentzia San Mamesen sustatzeko.
Hogeita sei urte azpikoek (adin horrelakoak barne) gutxienez 300 sarrera izango dituzte eskura 15 euroan. Jesarlekuak, ahal den neurrian, batera izango dira eta Goiko Hego Harmailakoak izango dira.
Hogeita sei urte baino zaharragoek ezin izango dute okupatu Gazte Egunarentzat erreserbatuko diren tokiak.
Ligako bigarren Gazte Eguna Sevilla FC taldearen aurkako partidan egingo da, urriaren 14ean, larunbatean, 13:00ean ospatuko dena.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan salgai ipiniko dira urriaren 13ean, ostiralean, 10.30etatik 13:30era eta 17:30etatik 20:00etara, eta larunbatean, 10:30etatik aurrera eta partida hasi arte.
*Gazte Egunarekin bat egingo duten hamalau urte beherakoek, 18 eta 26 urteko gazte batekin joan beharko dute lagunduta.