
Athletic Club, Liga Genuinen hasteko prest
Athletic Club, Liga Genuinen hasteko prest
Athletic Club Fundazioaren taldea prest dago Liga Genuinen estreinaldia egiteko. Denboraldiko lehen hitzordua Castellon izango…
Athletic Club Fundazioaren taldea prest dago Liga Genuinen estreinaldia egiteko. Denboraldiko lehen hitzordua Castellon izango da, zehazki Vila-real CF taldearen kirol instalazioetan, urriaren 6tik 8ra. Egun hauetan arerioak Deportivo A Coruña, RCD Espanyol eta Valentzia CF izango dira.
Taldea irailaren 27az geroztik entrenatzen ari da Esteban Feijoo (lehen entrenatzailea) eta Galder Izaola (bigarren entrenatzailea) teknikarien agindupean. Haiekin batera Ibon Oleagagoitia delegatua izango da.
Lantaldea honako jokalariek osatzen dute:
1 Javier Barrutia De La Fuente
2 Joanes Gonzalez Galarza
3 Suzette Amilibia Centeno
4 Hodei Barandalla Rodriguez
5 Aitor Iturbe Gonzalez
6 Izaskun Cerrato Espinosa
7 Jose Antonio Gonzalez Del Rio
8 Jon Ander Gil Hernandez
9 Javier Nuñez Morales
10 Aitor Alberdi Urbieta
11 Cristian Cortes Goenaga
12 Iratxe Lobato Ortega
13 Beñat Herboso García
14 Jokin Medina Calero
15 Aitor Arregui Rodas
16 Josu Uriguen Barrenetxea
17 Josue Delfin Cruz Ramos
18 Saioa Ortiz Arrieta
19 Sergio Vadillo Lopez
20 Asier Gortazar Gonzalez
21 Oihan Garate Rivera
23 Jose Antonio García Herrera
24 Igor Porset Domingo
25 Aritz Lopez Hernandez
26 Juan Jose Tirado Ledo
Taldea osatzen duten jokalariak Gaude, Geu Be, Adizmi, Gorabide eta Fundación Sindrome Down elkarteetatik heldu dira. Elkarte guzti horiekin lan egiten du Athletic Club Fundazioak.
