Berdinketa mendeurrenean
Barakaldok 2 Athletic Clubek 2Barakaldo CF-ek eta Athletic Clubek 2-2 berdindu dute Lasesarren. Sabin Merino…
Barakaldok 2 Athletic Clubek 2
Barakaldo CF-ek eta Athletic Clubek 2-2 berdindu dute Lasesarren. Sabin Merino eta Beñat gure golegileak izan dira. Alainek eta Unai Bilbaok, bere atean, egin dituzte etxekoen golak.
Hori-beltzen mendeurrena berdinketarekin amaitu bada ere, zu-gorriek askozaz meritu gehiago egin dute lehia irabazteko. Lehen zatian bagusitasuna erabatekoa izan da eta Merinok buruz eta Beñatek, faltaz, aldea ezarri dute markagailuan.
Bigarren zatiaren hasieran Barakaldo penalti baten bitartez hurbildu da, baina abagunerik garbienak gureak izan dira. Azken unean, zorigaiztoko jokaldi batean, Unai Bilbaok sareetara desbideratu du Ocaren jaurtiketa.