Sarrerak Leganeserako
C.D. Leganések 219 sarrera bidali dio Athletic Clubari C.D. Leganés – Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori…
C.D. Leganések 219 sarrera bidali dio Athletic Clubari C.D. Leganés – Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 13tik, ostirala, 10:00etatik, urriaren 16ra arte, astelehena, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urriaren 16an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, urriak 17, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.