Jokalari ohiak Paredes de Navan
Athletic Cluben jokalari ohien taldeak Paredes de Nava (Palentzia) udalaren zelaian ongintzazko neurketa bat jokatu…
Athletic Cluben jokalari ohien taldeak Paredes de Nava (Palentzia) udalaren zelaian ongintzazko neurketa bat jokatu du igande honetan, urriaren 15ean 12:30tan. Norgehiagoka Paredes de Navako Athletic Peñak antolatu du eta zailtasun fisikoak eta psikikoak dituzten pertsonei laguntzen dien LURABAQUI elkartearen aldekoa izango da.
Rafa Dehesak ondorengo jokalariak deitu ditu partida honetarako: Andrés, David Gallo, Luis Fernando, Antón Arteaga, Alain Gonzalez, Javi Katxorro, Eleder Acedo, Goio Soria, Javi Casas, Gorka Soria, Aitor Agirre, Josu Uriona, Borja Basagoiti, Kepa Zarraga, Irune Murua, Eli Ibarra, Rafa Torre eta Dani de Pablos.
Emaitza: Palentziak 2 Athletic Clubek 2 (David Gallo 2)