
Athletic Clubeko espedizioa Suedian dago
Athletic Clubeko espedizioa Suedian dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Suedian dago, urriaren 19an, ostegunean, 19:00etan Ostersunds FK (ÖFK) taldearen…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Suedian dago, urriaren 19an, ostegunean, 19:00etan Ostersunds FK (ÖFK) taldearen aurka UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.
Zurigorriek 10:08ean charter hegaldia hartu dute Bilbon (atzerapenarekin) eta 13:13an Ostersundeko aireportura heldu dira. Hortik Froso Park hotelera abiatu dira. Bazkaria 14:30ean izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Raul Garciak (18:15) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo da Jämtkraft Arenan.
Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 105 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 60 zaleak dira, biharko 220 espero badira ere.
Zerua argi dago Ostersunden 7 graduko hozberoarekin.