Sarrerak Formenterarako
SD Formentera-k taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…
SD Formentera-k taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, urriaren 17an, 17:30etatik 20:00etara, zorionduak izan diren bazkideak baita gainontzeko jendea ere. Azken hauek, bi sarrera pertsoneko.
Sarreren prezioa 50 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.