undefined

Athletic Herriz Herri Sestaora iritsi da

Athletic Herriz Herri Sestaora iritsi da

Igandean, urriak 22, Athletic Herriz-Herri Sestaora iritsi da, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jarduerarekin,…

Igandean, urriak 22, Athletic Herriz-Herri Sestaora iritsi da, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jarduerarekin, San Pedro Plazan izan da, 10:30etatik 14:30etara.

Gorka Álvarez, kirol zinegotzia, egon da, Ricardo Mendigurenekin.

Athletic Herriz-Herri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoei), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txiki-gunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol-txapa (iturriak) eta marrazki tailerra, ‘photocall’ bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, eta dena musikarekin eta ‘speaker’ batek girotuta, eta jai giroan. Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua.

Hurrengo herriak eta datak bere garaian jakinaraziko dira, hurbildu ahala. Parte hartzea irekita dego eta doakoa da bertaratzen direnentzat.