undefined

Athletic Clubeko espedizioa Formenteran dago

Athletic Clubeko espedizioa Formenteran dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Formenteran dago, urriaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan, bertako SD Formenteraren aurka…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Formenteran dago, urriaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan, bertako SD Formenteraren aurka Kopako final hamaseirenetako joaneko partida jokatzeko.

Zuri-gorriek charter hegaldiaz abiatu dira 16:10ean eta 17:10ean Eivissako aireportura heldu dira. Hortik transbordadorez Formenterara abiatu dira Blanco Hotelean 21:00etan afaltzeko. Eivissan eta Formenteran zale zuri-gorri ugari egon dira taldeari ongi etorria emateko.

Josu Urrutia presidentea, Laura Martinez eta Borja Lopez batzakideak eta Carlos Gurpegi ordezkari instituzionala espedizio buru izan dira.

Zerua garbi eta 21 graduko hozberoa dago Formenteran.