
Athletic Club Peñen Hegoaldeko Taldearen IX Kongresua
Athletic Club Peñen Hegoaldeko Taldearen IX Kongresua
Pasa den asteburuan, urriaren 14 eta 15ean, Jaengo Sabiote herrian Athletic Club Peñen Hegoaldeko Taldearen…
Pasa den asteburuan, urriaren 14 eta 15ean, Jaengo Sabiote herrian Athletic Club Peñen Hegoaldeko Taldearen IX. Kongresua egin zuten. Aurten Sabioteko ‘El Castillo’ Peñak antolatu duekitaldia.
Bailen, Ubeda, Sabiote, Escañuelas, Rus, Torreperojil, Villacarrillo, Macael, El Ejido eta Malagako peña zuri-gorriak elkartu ziren, bi egunez.
Larunbatean peña antolatzailearen egoitzan hasi zuten eguna, gosari andaluziar on batekin: oliba olio birjina estra, ogi txigortua eta usain gozoko kafea.Horrela, indarrak hartu zituzten herritik ibilbide historiko bat egiteko eta, nola ez, Gaztelua bisitatu zuten.
Jaenen XVI. mendean helburu militarrekin egindako eraikuntzarik garrantzitsuena dela esaten da. Gainera, gaur egun zutik dirauen gaztelu eta errenazimenduko gotorlekuaren arteko eredurik zaharrena da. Gerora, zale zuri-gorrien arteko bazkaria egin zen eta, arratsaldean, futbol partidua.
Eguna amaitzeko, gala afari berezi bat eta etxeko peñaren eta bisitarien artean elkarri opariak ematea. Igande goizean San Ginés y San Isidro Olio Konpainia Andaluziarra bisitatu zuten. Bertan, noski, oliba olio birjina estraz ondo bustitako gosari tipiko baten ostean, Athletic Club Peñen Hegoaldeko Taldearen Ohiko eta Ezohiko bilerak egin ziren. Bertan eguneko gai-ordenak onartu eta Hegoaldeko Ordezkari berriak izendatu ziren: Francisco Mañas Pastor eta Juan Martin Escalona. Era berean, Hegoaldeko Taldeko Zuzendaritza Batzorderako bi kide berri ere izendatu ziren, Mariano García Ruiz eta Miguel Ángel Callejón.
Azkenik, Hegoaldeko Taldearen IX. Kongresuaren amaierako bazkaria egin zen eta hurrengo urteko hitzordua antolatzeko ardura Centenario Rus El Mármol Peñak hartu zuen.