Ingurumenarekin konpromisoa hartuta
Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak, eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Garbiker sozietate publikoaren bidez…
Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak, eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Garbiker sozietate publikoaren bidez ingurumeneko neurri batzuk martxan jartzeko akordioa sinatu dute Bizkaian hondakin-birziklapenaren tasa areagotzeko asmoz.
Elkarlanerako akordio honen arabera, adostutako hitzarmenak funtsezko bi helburu ditu. Alde batetik, Klubak San Mames eta Lezamako instalazioetan sortutako hondakinen bilketa eta kanporatzea hobetzeko konpromisoa hartzen du. Bestetik, ingurumenaren gaineko kontzientziazio kanpaina bateratua bilakatuko da. Athletic Club markak duen indarraren bitartez, zale zuri-gorriri, eta hedaduraz Bizkaiko Lurraldeko biztanle eta bisitari orori, birziklapenaren eta hondakinen tratamendua eta kudeaketa egokiari buruz sentikor bihurtzea du helburu kanpaina honek.
Athletic Clubek ingurumenarekiko duen konpromisoan beste urrats bat ematen du, eta dagoeneko oraingo hitzarmena aurreko beste ekimen batzuekin gehitzen da. Tartean, San Mames zelaia Europa osoko lehen futbol-estadioa izan zen eraikuntza iraunkorreko LEED egiaztapena -Leadership in Energy and Environmental Design- lortzean, nazioartean garrantzitsuena.
Gainera, Klubak parte hartu zuen Bilboko Udalaren “Bilbao 2015ean karbonoaren estrategia baxurantz” izeneko programan.