undefined

Movember zurigorri Euskal Lionsekin

Movember zurigorri Euskal Lionsekin

Zoritxarrez, zurigorri azko izan gara aurten arazo honetaz konturatu garenok. Gero eta gizon gehiago erasaten…

Zoritxarrez, zurigorri azko izan gara aurten arazo honetaz konturatu garenok. Gero eta gizon gehiago erasaten ditu gaixotasun honek. Asko dago egiteko honen aurrean eta laguntza beti ondo dator.

Gure ekarpena egin nahi dugu gaixotasun honen kontra, horregatik Azaroaren 19an 18:00-etik Athletic-Villarreal partida jolastu aurretik ekintza solidario bat egitea pentsatu dugu (partida 20:45-etan izango da). Bar Campeon-en aurrean egongo gara bizargin batzuekin, haiek Movember elkarteak aspaldi sustatzen darama bibote bereizgarriak moztuko dituzte horrela San Mamesera sartzeko eta aldi berean jendeak arazo larri honetaz kontzientzia har dezan. Argi dago guztiok ez daukagula aukera hori, beraz, kontzientzia mugimendu honetan parte hartu nahi duten emakume edo bizar gutxiko duten gizonentzat biboteak margotuko ditugu.

Euskal Lionsetik 5€ emango diogu Movember elkartearu, ekintza honeta parte hartzen duen pertsona bakoitzeko. Eta norbaitek bere ekarpena egin nahi badu ere aukera dauka, hor bertan edo gure Movember webguneko orrian: https://mobro.co/euskal-lions

Lagundu gaituzu minbizi honi ostiko handi bat ematen gure gizartetik urrun bidaltzeko!

Elkarrekin aldea sor dezakegu!