Ardurak ECA-ren baitan
Athletic Club izendatua izan da berriro ere “Youth Working Group”-en (YWG) partaide izateko 2017-19 zikloan,…
Athletic Club izendatua izan da berriro ere “Youth Working Group”-en (YWG) partaide izateko 2017-19 zikloan, Europar Kluben Elkartearen baitan, gaur egun 230 klubek osatzen dutena.
Hogei ta bi klubek parte hartzen dute Youth Working Groupen, eta taldearen helburua da oinarrizko futbola sustatzen, garatzen eta babesten dituen proiektuak lantzea. Halaber, aholkularitza aktiboa eta laguntza eskaini nahi zaizkio ECA-ren Batzorde Eragileari eta, baita ere, UEFAn, FIFAn eta EB-ean diharduten ECA-ren ordezkariei.
Bestalde, Athletic Clubek toki bat izango du Emakumezkoen Futbolaren Batzordean (Women’s Football Committee) parte hartzen duten 50 kluben artean.