undefined

Asteko ekitaldiak

Asteko ekitaldiak

Gaur, asteartea, Iraia Iturregi, Athletic Clubeko jokalari ohiak, X DEIA hemendik sariak Txorierri ekitaldian sari…

Gaur, asteartea, Iraia Iturregi, Athletic Clubeko jokalari ohiak, X DEIA hemendik sariak Txorierri ekitaldian sari bat jasoko du, Zamudioko Frontoian, arratsaldeko 20.00etan. Alberto Uribe-Echevarria, Zuzendaritza Batzaren kontularia, berarekin izango da.

Bihar, azaroak 15, 19.30ean Peña Athletic Club Elorrixoren inaugurazio ofiziala izango da. Bertan Ander Iturraspe eta Eneko Boveda egongo dira, José Mari Argoitia jokalari ohiarekin.

Astea amaitzeko, ostegunean, Genar Andrinua eta Ramon Alkorta batzakideak, Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Fundazioak antolatutako Udazkeneko Koktelean izango dira Guggenheim Museoan.